MUSIKASI Musika Eskola | Escuela de música

* GITARRA, BAXO ELEKTRIKO, SAXO, BATERIA, PIANO ETA HIZKUNTZA MUSIKALERAKO plaza libreak daude oraindik.

*Aún hay plazas de GUITARRA, SAXO, BATERÍA y PIANO, así como de Lenguaje Musical.  

‘MUSIKASI’ Musika Eskola herritarren eskari bati erantzuna emateko 2016an sortu zen proiektua da. Musika eskola tradizionaletan ez bezala, musika modernoan oinarritutako metodologia aplikatzen du, egungo kezka, behar eta erabilerekin bat datorrena. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen faseko ikasleekin lan egiteko metodologiak emozioen eta adimen anizkoitzen ikuspegia erabiltzen du. Bigarren fasean, musika bere horretan ikastea sustatzen da, baina ikuspegi eguneratu eta praktiko batetik.

Proiektu honek garatzen dituen esparruak 3 urtetik gorako ikasleengan pentsatuz egiten dira, ikasle horien kezkei erantzuteko eta parte-hartzaile guztien motibazioa, parte-hartzea, ikaskuntza eta gozamena lortzeko.

Esan bezala, Musikasik adin guztientzako eskolak eskaintzen ditu. Musika Hizkuntza (7 urtetik gora hainbat mailatan) eta instrumentuak (gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, pianoa, bateria, saxofoi altua eta sopranoa eta tronpeta) irakasten dira nagusiki, 3 eta 5 urte bitartekoentzako KIDS taldeaz gain.

Eskolak astelehenetik ostegunera izaten dira, arratsaldez.

Musika eskolaren aldetik, bai ikasleak bai irakasleak zaintzen saiatzen gara, eta eskolen garapen onean eragina izan dezaketen egoerak kontuan izaten ditugu. Arau bezala, instrumentu-klaseetarako, pertsona bat ezin bada joan, gutxienez 24 ordu lehenago abisatu behar du, ondoren klasea berreskuratu ahal izateko.

La Escuela de Música ‘MUSIKASI’ es un proyecto que surgió en 2016 para dar respuesta a una demanda ciudadana. A diferencia de las escuelas de música tradicionales, esta aplica una metodología basada en la música moderna, acorde con las inquietudes, necesidades y usos actuales. La metodología de trabajo con el alumnado de infantil y de primera fase de primaria utiliza el enfoque de las emociones y las inteligencias múltiples. En la segunda fase, se potencia el estudio de la música como tal, pero desde un prisma actualizado y práctico.

Los ámbitos que desarrolla este proyecto se elaboran pensando en un alumnado a partir de llos 3 años, con el objetivo de responder a sus inquietudes, y conseguir la motivación, la participación, el aprendizaje y el disfrute de todas las personas participantes.

Musikasi, como decimos, ofrece clases para todas las edades. Principalmente se imparten clases de Lenguaje Musical (con varios niveles desde los 7 años) y de instrumentos (guitarra, guitarra eléctrica, bajo, piano, batería, saxofón alto y soprano y trompeta), además del grupo KIDS, para niños y niñas de entre 3 y 5 años.

Las clases se imparten de lunes a jueves, en horario de tarde.

Desde la escuela de música, intentamos cuidar tanto al alumnado como al profesorado, teniendo en cuenta las situaciones que puedan afectar al buen transcurso de las clases. Como norma, para las clases instrumentales, si una persona no puede acudir, debe avisar con al menos 24 horas de antelación, para poder recuperar la clase posteriormente.