Zurrumurruen aurkako agenteak | Agentes antirumores

Estereotipoak eta aurreiritziak bertan behera botatzea epe luzerako prozesu bat da, zirimiriaren antzera, leun-leun eta trinko hedatu behar baitu gizartean.

Estrategia asko zurrumurruak eta gezurrak ukatzen saiatzen dira, benetako datuen bidez. Garrantzitsuak dira, noski, baina ez dira nahikoa. Izan ere, ikuspegi- eta interpretazio-esparruak aldatzeko ezinbestekoa da etsi gabe, behin eta berriro, horretan ahalegintzea. Horretarako, agenteek ikuspegiak atzeraelikatzen duten sareak sortzea funtsezkoa da, komunitate bateko kide diren aldetik.

Desmontar estereotipos y prejuicios es un proceso a largo plazo, a modo de sirimiri, porque tiene que calar suave y densamente.

Muchas estrategias consistentes en negar rumores y bulos con datos reales, aunque importantes, son insuficientes, porque el cambio de marcos de visión e interpretación requiere de una insistencia para la cual es fundamental crear redes en las que los agentes retroalimenten sus puntos de vista desde la pertenencia a una comunidad.

Hori dela eta, goiko irudietan ikus daitekeen bezala, Zurrumurruen Aurkako arloan prestatzeko tailerrak, antzerki-tailerrak, ikus-entzunezkoak, material didaktikoak eta sentsibilizaziorako materialak… egiten ditugu, modu integralean lan egiteko eta gizartearen askotariko esparruetara iritsi ahal izateko. Ekintza guztiak gure Zurrumurruen Aurkako Agendan ikus ditzakezu.

Ekintza eta formakuntza hauen bidez, pentsamendu kritikoa, analisia eta praktika onen trukea bultzatzea bilatzen dugu, Zurrumurruen Aurkako Estrategiei lotuta dauden heinean.

Para ello, como podéis ver en las imágenes de arriba, realizamos talleres de formación AntiRumores, actividades interculturales y materiales didácticos y de sensibilización,… para así trabajar de una manera integral e ir abarcando las diversas áreas de la sociedad. Todas las actividades las puedes ver en nuestra Agenda Antirumores.

A través de estas actividades y formaciones, buscamos promover el pensamiento crítico, el análisis, y el intercambio de buenas prácticas en relación con las Estrategias Antirumores.